ERROMINTXELAK

Hiru arrasatearrek eta bergarar batek sortu berri duten taldea da Erromintxelak. Aurretik talde desberdinetan aritu izan dira elkarlanean, hortik etorri zen proiektu berri hau sortzeko ideia. Taldekide guztiek musika ikasketak dituzte, eta denek irakasle dihardute Euskal Herriko musika eskola zein kontserbatoriotan.

Zigor Martinez klarinete-jolea, gaur egun Arrasate Musikaleko Big Bandako zuzendaria da. Iñigo Zubizarreta manouche-gitarra-jolea, eskarmentu handiko musikaria da rock esparruan. Aitor Moreno kontrabaxu-joleak eta Jon García gitarra-jole eta abeslariak, bluesa inprobisatzen eman dituzte azken urte hauek.

Instrumentu akustikoak baliatzen dituzte ikusleak dantzan jartzeko. Swing musikaren ezaugarri jolasgarri eta dantzagarrienetan oinarrituz, abesti sorta paregabea eskainiko digute. Euren erritmo frenetikoek Bigarren Mundu Gerrako Parisera eramango gaituzte.

 

Erromintxelak es un grupo recién creado por tres músicos de Arrasate y uno de Bergara. Anteriormente han colaborado en diferentes grupos, de ahí surgió la idea de crear este nuevo proyecto. Todos los miembros del grupo tienen estudios de música y ejercen de profesores, tanto en escuelas de música como en conservatorios de Euskal Herria.

El clarinetista Zigor Martínez actualmente es director de la Big Band Arrasate Musikal. El guitarrista-manouche Iñigo Zubizarreta es un músico experimentado en la escena rock. El contrabajista Aitor Moreno y el guitarrista y cantante Jon García, han pasado estos últimos años improvisando blues.

Utilizan instrumentos acústicos para poner a bailar a los espectadores. Basándose en las características más juguetonas y bailables de la música swing, nos ofrecerán un precioso repertorio de canciones. Sus ritmos frenéticos nos trasladarán al París de la Segunda Guerra Mundial.